Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARAMAKO UDALA
2786

IRAGARKIA, 2019ko lan-eskaintza publikoaren onarpenari buruzkoa.

2019ko apirilaren 15ean, Udal honek 2019. urteko lan-eskaintza publikoa onartzea erabaki du, eta horren berri ematen da, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 24. artikuluan (azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin) xedatutakoa betez.

Plazaren izena: Administraria.

Plaza-kopurua: 1.

Sailkapen-taldea/Azpitalde: C1.

Betebeharrak: Goi-mailako batxilergoa.

Dedikazioa: % 34,29.

Hautapen-prozedura: barne-sustapena.

Gauzatzeko epea: 2019.

Erabakia behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, erabakia zuzenean aurkaratu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Nolanahi ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Arama, 2019ko maiatzaren 15a.

Alkatea,

ASIER MUJIKA OTEGI.


Azterketa dokumentala