Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2753

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu zen).

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

Aipatutako Aginduaren 7.3.1 oinarriaren lehenengo paragrafoaren arabera, 2019ko maiatzaren 2tik 14ra arte, biak barne, txanda irekiko eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txandako izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu behar zuten.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bitartez, kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik.

Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuak,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Programazio didaktikoa».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Oposizio-aldia» – «Programazio didaktikoa».

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 30a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala