Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2019ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2749

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueraren abenduaren 23ko Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko Joko eta Ikuskizunen zuzendariak egindako ebazpenak.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunari adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 30a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala