Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2019ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2728

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan (Euskara eta Literatura espezialitatean, txanda irekian) sartzeko hautaketa-prozeduran izangai hautatuen behin betiko zerrenden kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonei.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da 2018ko abuztuaren 2ko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bitartez xedatzen da argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere. Errekurtso hori baiesteak Euskara eta Literatura espezialitatean txanda irekian izangai hautatuen behin betiko zerrendaren ordena aldatzea lekarke. Zehazki, 07.8180 eta 03.9080 bitarteko puntuazioa lortu duten pertsonei eragingo lieke.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 artikuluak agindutakoa betez eta aipatutako errekurtsoa ebatzi aurretik, aurreko paragrafoan aipatutako pertsonei hamar eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, errekurtsoa ikusi ahal izateko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak idatziz egin ahal izateko. Alegazioak Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren Lege Aholkularitzara zuzendu beharko dira (Donostia kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Zuzendaritza horretan, halaber, iragarki honek aipatzen duen gora jotzeko errekurtsoa ikusi ahalko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 27a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala