Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2696

EDIKTUA, 197/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 197/2018 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Antonia de la Fuente Valdezate.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-17an; horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio.

Gimnasio Saioa SL eta Nicolas Ferrer Romero demandatuen egungo egoitza eta bizilekua ezezagunak direnez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (Pzlb).

EPAITZA

Demanda zati batean baiesten dut, eta Gimnasio Saioa SL kondenatzen dut Francisco Carretero Pizarro jaunari 15.989,36 euro ordaintzera. Bestalde, Roberto Ugarriza Izaguirre, David Perez Miguel eta Nicolas Ferrer Romero absolbitzen ditut, haien kontra aurkeztutakoetatik aske utziz.

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazten den ebazpenean bertan adierazten den moduan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Bergara, 2019ko maiatzaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala