Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2692

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2019ko maiatzaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 13ko Aginduaren gaztelaniazko testuan (2019ko maiatzaren 28ko EHAA, 99. zk.). Agindu horren bidez, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko testuan, ebazpen-zatiko lehenengo puntuan, 2019/2550 (1/2) orrialdean,

honela dio:

«1.– Actualizar la composición nominal del Consejo Asesor de Vacunaciones de Euskadi, mediante el nombramiento de las siguientes personas»

Baina honela behar du:

«1.– Actualizar la composición nominal del Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi, mediante el nombramiento de las siguientes personas»


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana