Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2667

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 24koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bost irakurle hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2019ko apirilaren 17an argitaratu zen EHAAn 2019ko apirilaren 5eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Berlingo Freie Unibertsitateko (Alemania), Frankfurteko Goethe Unibertsitateko (Alemania); Corkeko Unibertsitateko (Irlanda), Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateko (Polonia) eta Tokioko TUFS Unibertsitateko (Japonia) irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Monika Madinabeitia Medrano, edo ordezkoa.

– Elixabete Perez Gaztelu, edo ordezkoa.

– Nerea Madariaga Pisano, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2019ko maiatzaren 24a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala