Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
2637

IRAGARKIA, Basauriko udaltzainburu lanpostua lehiaketa espezifikoaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Basauriko udaltzainburu lanpostua lehiaketa espezifiko bidez betetzeko deialdia argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2019ko maiatzaren 31n). Deialdi hori maiatzaren 17ko 2061/2019 Alkatetza Dekretu bidez onetsi zen.

Deialdi honetan parte hartu ahalko dute Euskal Herriko edozein udalerritan edota Ertzaintzan Udaltzaingoko ofizial kategoriaren baliokidea den lanpostua betetzen duten funtzionarioek, baldin eta eskatutako baldintza orokorrak eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.

Hori guztia argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 47.1 artikulua betetzeko.

Basauri, 2019ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala