Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2616

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 35/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 35/2019 adostasunik gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.

Judizio horretan, 2019-05-09an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Edwin Stanton Bittman demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala