Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2605

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 6koa SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2019ko «Sakondu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.

2019ko apirilarean 8an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariak 2019ko «Sakondu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartu, argitaratu eta deialdia egiteari buruzko Ebazpena eman zuen.

9. artikuluko 1go atalean zehaztutako akatsa kontuan hartuta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Sakondu» 2019 Laguntza Programaren araudiko 9.1 artikulua aldatzea eta honela uztea:

«9. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

1.– Onartutako gastuaren zenbatekoaren % 30eraino iritsi daitezke laguntzak, eta gehienez 20.000 euro emango dira eskaera bakoitzeko. 25.000 euro, eskaera, clusterrak dinamizatzeko elkarte baten bitartez egiten bada.».

Bigarrena.– «Sakondu» 2019 laguntza programaren arauak aldatzen dituen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbo, 2018ko maiatzaren 6a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala