Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2602

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 8ko Aginduaren testuan (2019ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 92. zk.); agindu horren bidez, deialdia egiten zaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko. Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

Gaztelaniazko argitalpenean, aipaturiko testuaren honako artikulu hauetan, 6.3, 7.1, 8.2, 13.1.b, 13.4 eta 13.5,

Honela dio:

«https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/es.»

baina honela esan behar du:

«https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/hezkidetza-50/web01-tramite/es.»

Euskarazko argitalpenean, aipaturiko testuaren honako artikulu hauetan, 6.3, 7.1, 8.2, 13.1.b, 13.4 eta 13.5,

Honela dio:

«https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu.»

baina honela esan behar du:

«https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/hezkidetza-50/web01-tramite/eu.»

eta, 2.2 eta 14.8 artikuluetan, huts bat dago proiektuaren iraupenean,

Honela dio:

«hiru ikasturte»

baina honela esan behar du:

«bi ikasturte»


Azterketa dokumentala