Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2566

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita B motako joko-aretoetako enpresa batek fidantza bueltatzeko egin duen eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nortzuk diren. Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da E95097879ek 2010eko abenduaren 3an B motako joko-aretoetako enpresa gisa emandako fidantza bueltatzeko egin duen eskaera (erregistro-zenbakia: F201001288). Horiek horrela, honako hau lortu nahi da: joko-kreditu bat dutela bi hilabeteko epean egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordaintzeko eskaera aurkeztu ahal izatea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskabidearekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua aurkeztu behar da, bai eta kredituaren zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua ere.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala