Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2559

EDIKTUA, 116/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 116/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Milagros Aguillo Lázaro, eta Juan Cruz Aguillo Alvarezen eta Maria Vega Lazaro Eudobroren jaraunsleak.

Abokatua.

Prokuradorea: Pedro Maria Santin Diez eta Pedro Maria Santin Diez.

Demandatua: Cocredit, SL eta Luis Polancos Rozas.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatutako demanda. Ondorioz:

1.– Adierazten dut Juan Cruz Aguilló Alvarezen eta Maria Vega Lázaro Eudobroren jaraunsleek, hau da, auzi-jartzaileak berak, Milagros Aguillo Lázarok eta haren anaia Francisco Javier-ek 365.270,90 euroko ordaindu gabeko kreditua dutela Cocredit, SLn, gehi dagozkion interesak; zenbateko hori Juan Cruz Aguillók eta Maria Vega Lázarok sozietate horri mailegu gisa egindako hiru diru-entrega jarraituren zenbatekoari dagokio.

2.– Ez dut Luis Palancas Lozas demandatukidea kondenatzen, Cocredit-en administratzaile bakarra.

Kostuak ez zaizkio alderdi bati ere ezartzen. Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela haren aurka. Egin bedi horren lekukotza, autoekin batera jartzeko, eta artxiba bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.

Horrela agindu eta sinatzen dut.

Luis Polancos Rozas demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, hogei egun balioduneko epean apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko otsailaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala