Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2558

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 823/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 823/2018.

Alderdi demandatzailea: Neli Duduianu.

Alderdi demandatua: Guiulian Valentin Duduianu.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

241/2019 epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 823/2018 prozeduran. Neli Duduianu demandatzailearen eta Guiulian Valentin Duduianu demandatuaren artean bideratu da prozedura hori, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.

Guiulian Valentin Duduianu demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, 20 egun balioduneko epean, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala