Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2556

EDIKTUA, 1224/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1224/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2019ko martxoaren 12an, zeinak amaiera eman baitio prozesuari. Idazpuruak eta xedapen-zatiak honela diote hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1224/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, Medius Collection SL ordezkatuz, auzi-ihesean den Jesús Álves Domínguez aurka.

EPAITZA

Partez baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Jesús Álves Domínguezen aurka Medius Collection SLren ordezkari gisa Michal Lukasz Imiolek-ek jarria, eta, ondorioz,

Jesús Álves Domínguez kondenatzen dut Medius Collection SLri 135 euro ordaintzera, gehi PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak, baldin eta beharrezkoa bada epaia betearaztea.

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko martxoaren hamabian.

Jesus Alves Dominguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala