Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2555

EDIKTUA, 509/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 509/2018 prozedura arrunta.

Gaia.

Demandatzailearen prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-11n, eta epai horrek amaiera eman dio prozesuari.

Sofia Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala