Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2552

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 60/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 60/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Yina Rosmery Fuentes Flores.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Alan Farid Flores Colindres.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak (adostasunik gabe).

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2018-10-09an, eta auto bat 2018-12-04an, eta hau diote xedapenek:

EPAIAREN EPAITZA

Baiesten dut prokuradoreak Yina Rosmery Fuentes Floresen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzkoa, Alan Farid Flores Colindresen aurka. Behin betiko neurri hauek hartzen dira:

1.– Yina Rosemry Fuentes Flores amari ematen diot XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Azpeitian (Gipuzkoa), 2018ko urriaren 9an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala