Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2548

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez, baimena ematen baita Mondragon Unibertsitateko Telekomunikazio sistemen ingeniaritzako gradua kentzeko.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua), autonomia-erkidegoek erabakiko dute estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea eta kentzea, bai unibertsitatearen ekimenez –Gobernu Kontseiluak proposatuta–, bai erkidegoaren beraren ekimenez –Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarekin ados–, eta, betiere Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan dago araututa nola egokitu Europako unibertsitate-eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen Sailak eta unibertsitateek ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan behar diren egokitzapenak bultzatuko dituzte eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko, euskal unibertsitate-sistema Europako unibertsitate-eremuan sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatua), eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan dago xedatuta estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: gradua, masterra eta doktorego izenekoetan, hain zuzen.

Abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak arautzen du zer prozedura erabili behar den gradu, master eta doktorego tituluetarako egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko zein kentzeko baimena lortzeko.

2016ko urriaren 27an, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak onartu zuen Telekomunikazio sistemen ingeniaritzako graduko ikasketa ofizialak kentzea 2017-2018ko ikasturtean.

Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ikasketa ofizial horiek kentzeko proposamenaren aldeko ebaluazio-txostena egin du, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.6 artikuluan xedatutakoarekin bat (uztailaren 2ko 2010/861 Errege Dekretuak aldatua).

Hori dela eta, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuta, eta proposamena Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 2018ko irailaren 21eko bilkuran jakitun jartzeko aurkeztu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea Telekomunikazio sistemen ingeniaritzako graduko ikasketa ofizialak kentzeko.

2. artikulua.– Ikasketak xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz kenduko dira: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretua.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honen berri eman behar zaie Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dadin kendu egin dela titulu hori.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Agindu honek atzeraeraginezko ondorioak izango ditu indarrean jartzen denean. 2017-2018 ikasturtetik aurrera aplikatu ahal izango da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala