Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2547

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berriak izenpetzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 21eko Aginduan (agindu haren bidez ebazten da 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berriak izenpetzea). Agindua 2019ko apirilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 70. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Euskarazko bertsioaren 2019/1825 (10/8) orrian, I. eranskinean, osatu gabe dagoen zerrenda bat argitaratu da. Hori dela eta, eranskina osorik argitaratzen da, aipatu gabe utzitakoa ere agerraraziz.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala