Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2546

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da 2018ko abenduaren 12ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2018ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.). Horren bidez, deialdia egin da 2019ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita balorazio-batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Batzorde horrek hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko zuzendaritza eskuduneko talde teknikoko kideak izango direnak eta landa-garapenaren arloko zuzendariak izendatuko dituenak, eta adierazi beharko da zein izango diren idazkaria eta batzordeburua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Miriam Eriz Gongeta, idazkaria ere izango dena.

– Ion Pagaldai Barruetabeña.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala