Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2545

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da 2018ko abenduaren 12ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2018ko abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.), zeinaren bidez deialdia egiten baita 2019ko ekitaldirako «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio Batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko eskumena duen zuzendaritzako hiru teknikari alegia, zuzendaritza horretako titularrak ebazpen bidez izendatuak. Ebazpenean zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeko presidentea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Bokalak:

– Iker Ortega Ruiz, idazkaria ere izango dena.

– Ane Arana Baseta.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala