Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2544

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da 2019ko urtarrilaren 21eko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2019ko urtarrilaren 24ko EHAA, 17. zk.), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak 2019rako deitzen dituena. Aipatu dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen ditu (Itsaspen Programa).

Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratzea aurreikusten du lehen aipatutako dekretuaren 9. artikuluak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzetako teknikarien artean hautatuko dira Batzordea osatuko duten hiru pertsonak; bokalak izango dira, eta hitzez eta botoz hartuko dute parte.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Bokalak:

– Inma Lacalle Aberásturi, idazkaria ere izango dena.

– Ion Pagaldai Barruetabeña.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala