Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2543

40/2019 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez honako Erabaki hau argitara ematen baita:, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren Erabakia onartzen da, Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, honako Erabaki hau hartu zuen: Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren Erabakia onartzen da, Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzkoa. Horrenbestez, beharrezkoa den publikotasuna izan dezan, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Erabaki bat argitaratzea, zeinaren bidez aintzat hartzen baitira Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren Erabakia onartzen da, Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzkoa (ikus ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 30EKO 40/2019 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA. HONEN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN MAHAI SEKTORIALAREN ERABAKIA ONARTZEN DA, ADMINISTRAZIO OROKORREKO ALDIZKAKO LANGILE MUGAGABE IZENDATU DIREN ETA EUSTATEN LAN EGITEN DUTEN LANGILEEI BURUZKOA

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak emandako hainbat epaitan, aldizkako langile mugagabe izendatu dira Eustat-Euskal Estatistika Erakundean elkarrizketatzaile- eta ikuskatzaile-lanetan aritutako zenbait pertsona.

Aldizkako langile mugagabeen eta Eustaten arteko harremanak akordio honetan du oinarria: «Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei deitzeko akordio erregulatzailea», 2011ko otsailaren 17koa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismoetako lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 68/2018 Dekretuaren bidez, langileei gordetako lanpostuen zerrenden aldaketak onartu ziren, epai bidez Eustat organismo autonomoko aldizkako langile mugagabe izendatutako langileen esloeipenari dagokionez.

Eustateko aldizkako lanpostuen kudeaketa erregulatzeko eta epai bidez Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta organismo horretan lan egiten duten langileei deitzeko araubidea erregulatzeko xedez, 2019ko otsailaren 13an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialaren eremuan, «Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzko akordioa» sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariek eta LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek.

Horren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta zegokion deliberamendua egin ondoren, honako hau erabakitzen du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

«Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzko Akordioa» onestea, zeina 2019ko otsailaren 13an sinatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialean, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuekin. Erabaki honen eranskinean jaso da Akordioa".

ERABAKIAREN ERANSKINA
AKORDIOA, EUSTAT-EN LAN EGITEKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ALDIZKAKO LAN-KONTRATU MUGAGABEA DUTEN LANGILEEN GAINEKOA
HITZAURREA

Akordio honen bidez arautuko dira, batetik, EUSTATEKO aldizkako lan-kontratudun lanpostuen (1. eranskinean zehazten dira) kudeaketa eta, bestetik, EUSTATEN lan egiten dutenei epai bidez Administrazio Orokorreko aldizkako lan-kontratu mugagabea aitortu zaien langileen deialdiak egiteko araubidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko Salak eman dituen epaien arabera, aldizkako lan-kontratu mugagabearen izaera aitortzen zaie, epai bidez, erakunde horretan elkarrizketari eta ikuskatzaile moduan lan egiten egon diren langile batzuei.

Kolektibo horren barruan sartzen diren pertsonak aldizkako lan-kontratu mugagabedun aitortu ziren 2010 eta 2012 urteen artean; guztira aldizkako lan-kontratu mugagabedunak 109 pertsona izan ziren eta etengabeko lan-kontratu mugagabeduna pertsona 1 izan zen. Horietatik 10 pertsona adierazitako kategorietan sartzen dira, beraz, horren eraginpean daudenak gutxiago dira, bi kategorietan dauden pertsonak bikoiztuta daude eta.

Harrezkero negoziazio-prozesua hasi zen, kolektiboaren egoera arautzeko asmoz; eta emaitza akordio hau izan da.

2011ko otsailaren 17an sinatu zen epai bidez aldizkako lan-kontratu mugagabedun gisa aitortu ziren langileentzako deialdia arautzen zuen akordioa. Gero, azken urteetan zehar, sektoreko negoziazio-mahaietan eztabaidatu dira lanpostu-zerrenda negoziatua bateratzeko asmoz Administrazio Orokorrak eta langileen ordezkariek egindako proposamen batzuk. 2015eko urtarrilaren 29ko sektoreko mahaian aurkeztu zen lanpostu-zerrendaren lehenengo proposamena; 2016ko uztailaren 8an Eustaten antolaketa-azterketa aurkeztu zen; 2017ko martxoaren 16an administrazioaren bigarren proposamena aurkeztu zen eta, bertan, 2016ko uztailean aurkeztu zen azterlanean proposatzen zen hirugarren aukera aztertzen zen.

Azkenik, eta ordura arte berariazko akordiorik egin ez zenez, 2018ko maiatzaren 8an 68/2018 Dekretua (maiatzaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua) argitaratu zen. Dekretu horren artikulu bakarraren bidez lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostu-zerrendetan aldaketak egitea onartzen zen, betiere Eustat erakunde autonomoko langileen artean epai bidez aldizkako lan-kontratu mugagabedun aitortu direnen atxikipenari dagokionez. Horregatik izapidetu zen 139/2017 espedientea. Ikuskatzaileen 38 lanpostu (horietako 1 etengabeko lan-kontratu mugagabeduna) eta elkarrizketarien 61 lanpostu sortu ziren.

Lanpostu bakoitzari esleitu zitzaizkion hizkuntza-eskakizuna eta horien derrigortasun-datak ezartzean, gai horretan eskumena zuen Hizkuntza Politika sailaren txostenean jasotako irizpideak hartu ziren kontuan.

Lanpostu horiek baloratzeko prozesu bat ere egin zen, eta horren ondorioz mailak igo ziren.

2018ko urriaren 4an Administrazioaren hirugarren proposamena aurkeztu zen. Eta gaur arte negoziazio-prozesu luzearekin jarraitu zen. Prozesuaren amaiera akordio hau da.

Lehenengoa.– Aldizkako lan-kontratu mugagabedunak.

Lanpostu-zerrenda aldatuko da; ondo zehaztuko da, 2010 eta 2012 artean ebazpen bitartez horrela aitortuak izan ziren aldizkako lanpostuak desagertu egingo direla eta horren ondorio egokiak ezarriko direla.

Kolektibo hau desagertuko da hura bera osatzen duten pertsona guztien (lanean edo lanerako prest daudenak) lan-harremana bukatzen denean, borondatezko uko egiteagatik, erretiroagatik edo / eta heriotzagatik.

Bigarrena.– Hamar hilabeteko kontratua edukitzeko konpromisoa.

Urtean deialdi bat egingo zaie akordio honen eraginpean dauden pertsona horiei (1. eranskinean zehazten dira), gutxienez 10 hilabeteko zerbitzuak eman ditzaten.

Hirugarrena.– Zerbitzua ematearen kudeaketa.

Deialdia egiteko hitzarmen berri bat negoziatuko da, hemen hitzartutakoari egokitu beharko zaiona.

Deialdiei dagokionez:

– Estatistika-eragiketak kontuan hartu gabe egingo dira deialdiak, hau da, lurraldeko eragiketa guztien araberakoa izango da prestasuna.

– Gutxienez bi lurraldetan egingo da mugaketa, eta ezin izango dira mugaketa horiek aldatu «t» urteko urriaren 1etik «t + 1» urteko urtarrilaren 31ra bitartean. Lurraldeen lehentasun-hurrenkera banaka ezarriko da, eta ahal den neurrian zerbitzua emateko kudeaketan errespetatuko da.

– Urtea amaitu baino lehen egingo da zerbitzuak emateko aldiak eskaintzeko deialdia, erakundeak zehazten duen datan eta soilik data horretan lanerako prest edo lanean dauden pertsonei. Deialdia arautzeko akordio berrian ezartzen diren irizpideak aplikatuta ateratzen den hurrenkera jarraituko da eskaintza egitean.

Laugarrena.– Lanpostu berriak.

Administrazioak etengabeko lanpostuak sortzeko konpromisoa hartzen du, aldizkako lan-kontratu mugagabedunen gaineko epaiak eragiten dien lanpostuak amortizatzen joan ahala, eta erakundearen beharrizanak aintzat hartuta.

Bosgarrena.– Batzordea.

Akordioa sinatzen duten alderdien eta Administrazioaren ordezkari parekideek osatu batzorde paritario bat eratuko da, deialdiaren gaineko akordio berri bat eratzeko.

Hitzarmen berria ezartzeko prozesua amaitu ondoren, Batzorde hori iraunkorra izango da, eta bere egitekoa hitzarmenaren betetze-mailaren jarraipena egitea izango da. Urtean behin bilera bat egin beharko da gutxienez, edozein alderdik horrela eskatuta.

AKORDIOAREN ERANSKINA
EUSTATEKO ALDIZKAKO LAN-KONTRATUDUN LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala