Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2019ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2541

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 16koa, Osasuneko sailbururena, Osasun Sailean lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen (1989ko uztailaren 28ko EHAA) 46.2.a artikuluan xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egitea ebatzi da; hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek, eskaerarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, bertan, honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Osasun Saileko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 16a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua: lurralde ordezkaria.

Kodea: 510166.

Dotazioa: 1.

Kidegoak: A taldeko kidego-aukera-eskalak (EAP).

Osasun-Funtz./Est.: A taldea- EEPen osasun-erak.

Funt./Est. ez-sanit.: A taldea- EEPen osasun-erak.

Destino-osagarriaren maila: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigortasun-data: ez dauka.


Azterketa dokumentala