Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2446

IRAGARKIA, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailarena; honen bidez, hasieran onesten da Igorreko Alde Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpena.

Aldundiak, 2019ko apirilaren 16ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, Igorreko Alde Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpena onetsi zuen. Horren barruan, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa, Igorre eta Zeanuri udalerriak sartzen dira. Foru Erabakia jendaurrean jartzeko 45 eguneko epea ireki zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Epe horretan, Plan hori kontsulta daiteke Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailaren Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan –Rekalde Zumarkaleko 18. zenbakia, 4. solairua–, eta egokitzat jotako oharrak, iradokizunak, ordezko aukerak eta saioak egin ahal izango dira. Hala ere, agiri horiek aurkezteko legez aurreikusitako beste edozein bide erabil daiteke. Horrez gain, Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpen hori www.bizkaia.eus/hirigintza/lurraldekozatiegitasmoa web orrialdean kontsulta daiteke.

Bilbao, 2019ko apirilaren 30a.

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatua,

MIGUEL ÁNGEL GÓMEZ VIAR.


Azterketa dokumentala