Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2437

EDIKTUA, 5/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 5/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da, 2019-04-26an, eta amaiera eman zaio prozesuari; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 5/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura Vanesa M.ª Palanco Garcíak eskatu du, «Chronos Strategies SA» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Tarik Belhajjiren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Tarik Belhajjiren aurka «Chronos Strategies SA» sozietatearen ordezkari gisa Vanesa M.ª Palanco Garcíak jarria, eta, ondorioz,

Tarik Belhajji kondenatzen dut «Chronos Strategies SA» sozietateari 1.467,32 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko abenduaren 28tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Beren-beregi, formalki, demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala