Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2429

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmeneko soldata-taulak onartzen dituen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea; akordio horrek ondorioak izango ditu 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta batzorde paritarioaren ordezkari sindikalen onarpena du (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko apirilaren 15ean aurkeztu da, REGCONen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmeneko soldata-taulak onartzen dituen akordioaren arauzko dokumentazioa. Akordio horrek ondorioak izango ditu 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta batzorde paritarioaren ordezkari sindikalen onarpena du.

Bigarrena.– Akordio hori 2019ko apirilaren 12an sinatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitaratzeko izapideak egin ditzan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen baitu erregelamendu organikoak indarrean daudela. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuaren Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa inskribatu eta gordailutu dadin Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

Yolanda Zarandona Gutierrezek, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta berme batzorde paritarioak emandako baimenaz baliaturik,

Honako hau adierazten du: batzorde horrek, 2019ko apirilaren 9an (asteartean) egindako bileran, jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta erabaki hau hartu zuen; eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz hartua.

Aztertutako gaia: 2019rako soldata-taulen onarpena.

Batzordearen ebazpena: batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

«Lehenengoa.– 2019rako soldata-taulak onartzea, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren eranskinean ezartzen diren soldata-igoeren arabera.

Bigarrena.– Tomás Arrieta Heras Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eskatzea erabaki hau (zeinaren bidez onartzen baitira 2019rako soldata-taulak) Lan Agintaritzan aurkezteko, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin».

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, 2019ko apirilaren 12an.

ERANSKINA
SOLDATA-TAULA; 2019KO URTARRILETIK ABUZTURA
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)
SOLDATA-TAULA; 2019KO IRAILETIK ABUZTURA
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala