Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2424

AGINDUA, 2019ko martxoaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako udalerrian (Bizkaia) «St. George’s English School» atzerriko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Leioako (Bizkaia) «St. George’s English School» atzerriko ikastetxe pribatuaren titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez bi eta hiru urte bitarteko haurrentzat (Pre-Nursery) unitate bat gehitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da. Indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretua, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoa (ekainaren 23ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoa den indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematea Pre-Nursery mailako unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 48019481.

Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «St. George’s English School».

Titularra: Sociedad Mercantil Colegio San Jorge, S.L.

Helbidea: Artazagane kalea, 51.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Britainiar hezkuntza-sistemako baimendutako irakaskuntzak:

Pre-Nursery-tik (2-3 urte) Year 7-ra (11-12 urte) bitarteko irakaskuntzak.

Edukiera: 250 ikaspostu.

2. artikulua.– British Council erakundeak eginiko txostenaren arabera, irakaskuntzak emateko baimenak 2021eko ekainaren 2ra arte izango du balioa. Data horretatik aurrera, baimena Britainiar Enbaxadako zerbitzuen ikuskapenaren menpe egongo da.

3. artikulua.– Ikastetxeak baimendutako irakaskuntzak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu, 2012ko martxoaren 12ko Aginduan ezarritakoaren arabera (2012ko apirilaren 20ko EHAA).

4. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.

5. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

6. artikulua.– Agindu honen bidez emandako baimena Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala