Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2422

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2018ko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak.

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren (2012ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) 14.5 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratuko da EHAAn, eta zenbat jaso duten argitaratuko da bertan.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2018ko erakunde onuradunen zerrenda (Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak), honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean azaltzen denez.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala