Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2409

IRAGARKIA. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzetarako 2017-2018 ikasturteko deialdia ebazten duen Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira.

Saiatu arren, ezin izan dira jakinarazi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpen horiek. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo dira jakinarazpenak, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunek jakinarazpen indibidualtzat hartu behar dute, ohartarazpen hauekin:

Ebazpen horiek aztertu ditzakete Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 3a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala