Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2403

EDIKTUA, 636/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 636/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank SA.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Olatz de la Llera Rodriguez, Jose Ignacio de la Llera Igartua, Maria Vicenta Rodriguez Palomo eta Juan Antonio Garcia Perez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-04-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Caixabank SAk Juan Antonio Garcia Pérezen eta Olatz de la Llera Rodriguezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, hipoteka-bermea duen kreditu eratuaren mugaeguneratze aurreratua eta/edo suntsiarazpena deklaratzen da. Kreditua alderdiek eman zuten Gasteizko notario Félix Ignacio Torres Ciaren aurrean (protokolo-zenbakia: 982), 2006-03-27ko eskritura publikoaren bidez. Horrenbestez, Juan Antonio Garcia Pérez eta Olatz de la Llera Rodriguez kondenatzen ditut 250.534,80 euro ordaintzera, hargatik eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluak dioena. Ez da kosturik ezartzen.

Ezesten dut Caixabank SAk José Ignacio de la Llera Igartuaren eta M.ª. Vicenta Rodriguez Palomoren aurka jarritako demanda; horrenbestez, alderdi demandatua absolbituta geratzen da beraren kontra baliatutako uzietatik. Kostuak Caixabank SAri ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 04 0636 18 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Jose Ignacio de la Llera Igartua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala