Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2386

218/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Gaizka Mallabiabarrena Ormaechea jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologiako (prozesu kirurgikoa) atal sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Martxoaren 28ko 780/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako atal sanitarioko buruaren (prozesu kirurgikoa) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Balorazio-batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta behar den izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Gaizka Mallabiabarrena Ormaechea jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako (prozesu kirurgikoa) atal sanitarioko buru izendatzea.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaizka Mallabiabarrena Ormaechea jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako (prozesu kirurgikoa) atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2019ko otsailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik haren kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hilabeteko epean.

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 30a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari kudeatzailea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala