Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2019ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2378

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak irekitako B-7/2019-AD zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

E95612818 IFZ duen ondasun-erkidegoaren kideei (11917803P NAN duenari eta beste bati) ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaie 2019ko apirilaren 8an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitakoan.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)- gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 3a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala