Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2019ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2373

EDIKTUA, 304/2018 prozedurako apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 304/2018 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000.

Errekurtsogilea: Liberbank SA.

Prokuradorea: Concepcion Imaz Nuere.

Alderdi errekurritua: Margarita Borja Diaz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-03-18an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Liberbank SAren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko magistratuak, 2018ko maiatzaren 23an, 2017ko 672 judizio arruntean emandako epaiaren aurkakoa (judizio horretatik dator erroilu hau). Horrenbestez, ebazpen hori errebokatzen dugu, eta, hari jarraikiz eta Margarita Borja Diazek aurkeztutako demanda osorik baiesten dugunez, deklaratzen dugu 2008ko irailaren 22an sinatutako hipoteka-mailegurako kontratua suntsiarazten dela eta mailegua ordaintzeko betebehar ororen mugaeguneratzea aurreratzen dela,. Beraz, demandatua kondenatzen dugu auzi-jartzaileari 99.801,12 euro ordaintzera, gehi kontua ixten denetik ebazpen honen egunera arte sortutako interesak, hitzartutako berandutza-interes tasare, araberakoak eta ebazpen honen datatik PZLren 576. artikuluko interesak aplikatzearen araberakoak. Gainera, alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiogu lehen auzialdiko kostuak, eta ez dizkiogu inori ezartzen bigarren auzialditik eratorritako kostuak.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen testigantza ere bidaliko da, bete dezaten.

Itzul bekio alderdi errekurtsogileari errekurritzeko egindako gordailuaren zenbatekoa.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4738 0000 00 0304 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Margarita Borja Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala