Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2228

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 120/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 120/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: M. C. SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Marcia Cristina Cruz Gomes.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-25ean. Hona hemen epaitza:

M. C. SLren aurka, Marcia Cristina Cruz Gomesek aurkeztutako demanda osorik baiestea, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzea auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 188,57 euro, ebazpen honetako zuzenbidezko laugarren oinarrian zehaztutakoarekin bat datozen interesak, gehi prozedurako kostuak.

Marcia Cristina Cruz Gomes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak errekurtsorik onartzen ez den errekurtsoa jar dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2019ko apirilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala