Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2225

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2019. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: EAEko energia konbentzionalaren kontsumoa murriztea, biomasa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hartara, energia berriztagarrien parte-hartzea areagotzea lortuko da.

Adierazitako guztiagatik,

Ebazten dut:

Lehenengoa.– EEEko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena), 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2019ko apirilaren 29a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala