Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2223

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren 2019. urteko oinarri arautzaileak.

EEE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dago, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jarduerak egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE zenbait ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jarduera horietako bat da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza-programa hau eratu da eta haren helburu nagusia da EAEn kokatutako hirugarren sektoreko eraikin eta instalazioetan energiaren aurrezkia lortzeari eta energia-eraginkortasuna hobetzeari begirako jarduerak sustatzea, baita haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzea ere.

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea, martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 5eko 64/1985 Dekretuaren bidez arautzen dira EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak). Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, oso-osorik, 2019ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau.

Bilbo, 2019ko apirilaren 29a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala