Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2158

38/2019 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Orioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Orioko udal-mugartean, 4.1.13 –Anibarko Portua– eremuko 1. partzelan kokatutako 4036 zenbakiko finkan zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Orioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Orioko udal-mugartean, 4.1.13 –Anibarko Portua– eremuko 1. partzelan kokatutako 4036 zenbakiko finkan zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzeko. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 9KO 38/2019 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRA, INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA, ETA ORIOKO UDALAREN ARTEKOA ZUZKIDURA BIZITOKIEN SUSTAPENA ORIOKO UDAL-MUGARTEAN, ANIBARKO PORTUKO EREMUAN

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Eta bestetik, Jose Angel Zaldua Iparragirre jauna, Orioko Alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu gisa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko otsailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Eta bigarrena, Orioko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari-lanetan, Udalbatzak 2019ko martxoaren 7an izandako bilkuran hartutako erabakiaren indarrez egintza honetarako baimendua.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak honako hau zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

Bigarrena.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 2. artikuluan adierazten dira Euskadiko etxebizitza-politikaren printzipio gidariak, besteak beste, honako hauek:

1.– Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea bermatzeko, lankidetzan eta koordinatuta aritzea botere publiko guztiak, Estatuko Administrazio orokorraren mendeko organoak eta EAEko sektore publikoa barne, zeina osatzen baitute Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, foru-aldundiek, toki-erakundeek eta haien mendeko titulartasun publikoko erakunde guztiek.

2.– Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren inguruko ekimenetan jarduketa publikoak eta pribatuak koherenteak izatea.

3.– Etxebizitzei eta zuzkidura-bizitokiei buruzko politika publikoak planifikatu eta programatzea, kontuan hartuta alokairuko etxebizitza dela Konstituzioan ezarritako etxebizitza-eskubideari erantzuteko funtsezko tresna.

4.– Etxebizitza edo bizitoki babestu bat izateko eskubidea erabiltzerakoan edozein diskriminazio desagerraraztea, kolektibo ahulen aldeko ekintza positiboko neurriak ezarrita eta jokabide diskriminatzaileak zigortuta.

5.– Lurralde-kohesioa egotea sustapen- eta birgaikuntza-neurrien aurreikuspen eta aplikazioaren banaketa orekatuan, eta, aldi berean, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien eskaintza zabal eta behar bestekoa lortzea.

6.– Herritarrek etxebizitzei eta zuzkidura-bizitokiei buruzko politika publikoak formulatzeko prozesuan benetan parte hartzea eta lankidetzan jardutea, baita bizitegiak sustatu, eraiki, kontserbatu, birgaitu, berroneratu eta berritzen edo horien administrazio edo kudeaketako zereginetan aritzen diren izaera sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateek ere.

7.– Etxebizitza babestu eta zuzkidura-bizitoki berrien eraikuntzako esku-hartze guztiak nahiz etxebizitza horien birgaitze- edo eraberritze-jarduketak bizigarritasun-, funtzionaltasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzera bideratzea, arreta berezia jarrita irisgarritasunean, baliabide naturalen erabilera eraginkorrean eta gizarte-, finantza- eta ingurumen-jasangarritasunean, diseinu unibertsalaren printzipioei jarraikiz.

8.– Jarduera produktiboak eta pertsonen bizitza indibiduala eta familiakoa erantzunkidetasunez bateratzen lagunduko duen hiri-planifikazio bat bultzatzea, erantzunkidetasunezko gizarte-antolaketa bat erraztuz.

9.– Eraikinak, etxebizitzak eta haien ingurune urbanizatua gizarte-erantzukizunez erabil daitezen bultzatzea, duten funtzio soziala errespetatu eta betetzeko.

10.– Etxebizitzaren arloan planifikazio bat ezarri, garatu eta exekutatzea herritarren premia errealen eta haien egoera pertsonal, sozial, ekonomiko eta laboralen arabera.

Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Horregatik, botere publikoek –kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak eta Orioko Udalak– elkarrekin esku hartu behar dute –are gehiago, horretara behartuta daude–, babes publikoko beharrezko etxebizitzak egitea ahalbidetzen duten baldintzak sortzearren eta beharrezkoa den lurzoru-ondare publikoa osatzearren, betiere espekulazioa eragozteari begira.

Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

Hirugarrena.– 1995eko maiatzaren 9an behin betiko onarpena eman zitzaion Orioko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren Testu Bateginari, alegia, 4.1.13 Eremua-Anibarko Portua- ri dagokiona. Horren arabera eremua, 2 partzela izan ezik, Exekuzio Unitate bat bezala osatzen da eta Kooperazio jarduketa sistema baten bitartez kudeatuko da.

Orioko Udalak 1995eko irailaren 11n behin betiko onarpena eman zion eremuaren urbanizazio proiektua.

Aipatutako partzelako lurzoru osoaren titulartasuna udalari dago.

1996ko urriaren 30ean orduko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Orioko Udalak Elkarlan Hitzarmen bat sinatu zuten Orio udaleko 4.1.13 –Anibarko Portua– eremuko 1.go partzelan etxebizitza sozial bat burutzeko.

Aipatutako Elkarlan Hitzarmenaren harira, Udalak 4.1.13 –Anibarko Portua– 1.go partzelaren % 100 titulartasuna emango zion Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari. Agirian jasotakoaren arabera partzelaren % 38,26-a truke baten bitartez eskuz aldatuko zen, eta beste % 61,74 –a doako lagapen baten bitartez bideratuko zen.

Bere aldetik, etxebizitza arloan eskumena duen organoak 32ko etxebizitza sozial izango zituen eraikin bat egitera konprometitzen zen. Era berean, trukearen parte bezala, ekipamendu sozialeko 300 m2-ko azalera emango zion, beti ere, egokitu gabe.

1997ko urtarrilaren 17an Orioko Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko finken doako lagapena eta trukeari dagozkion eskritura egin zen.

2000ko abenduaren 21eko Gipuzkoako Lurralde Ordezkariak behin betiko babes sozialeko etxebizitza kalifikazioa eman zien Orioko Anibarko Portuko 1, 2 eta 3 (gaur 30, 31 eta 32 zenbakia dutenak) zenbakietan dagoen eraikineko 32 etxebizitzei.

2002ko urtarrilaren 22an Donostiako 4. Zenbakia duen Jabetza Erregistroan inskribatua dagoen 4036 finka (1353 liburukia, 94 liburua, 175 orria) Orioko Udalari emateko eta eskualdatzeko zen eskritura sinatu zen. Finkaren deskribapena hurrengoa da:

«Número Uno-Local comercial número uno, sito en planta baja del edificio señalado con los números 30, 31 y 32 de Anibarko portua, en Orio. Ocupa una superficie útil de doscientos sesenta y seis metros cincuenta y nueve decímetros cuadrados. Linda: Norte, fachada a la carretera nacional 634; Sur, porche y portales; Este, escaleras de acceso a la planta de sótano; y Oeste, zona verde y rampa de acceso de vehículos a la planta de sótano. Se le asigna una cuota de participación en los elementos comunes del edificio de tres enteros setenta y siete centésimas de otro entero por ciento (3,77%)».

Laugarrena.– Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak bere 17. eta 81. artikuluetan adierazten du plangintzaren bidez ekipamendu komunitario modura ere kalifikatu ahal izango direla berariaz lursail batzuk erabilera nagusia bizitegietarakoa duten guneetan zuzkidura bizitokiak egiteko, bai aldi baterako bizitoki izan daitezen bai premia berezia duten kolektiboentzako bizitoki sozial bihur daitezen.

Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak arautzen du Lurzoru Ondare Publikoa, eta esaten du etxebizitzaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak kudeatuko duela, ondoko helburu hauek betetzeko, besteak beste:

a) Lurzorua edo bizitegitarako hirigintza eraikigarritasuna eskuratzea, etxebizitzak, bizitokiak, lokalak eta eranskinak sustatzeko edo eraikitzeko.

b) Eraikin babestu horiek sustatzea edo eraikitzea, eta jarduerari berari lotutako ekipamendu publikoak ere.

Era berean, azken arau horrek bere 24.1 artikuluan xedatzen du udal plangintzan zuzkidura bizitokietarako hornidura publiko modura kalifikaturik dauden lursailak bi eratara lor daitezkeela halakoak ezartzeko ardura duen administrazioaren alde: jarduera integratuetan sartuta edo haiei atxikita baldin badaude, derrigor eta doan lagata; edo, jarduera integratuetan sartu gabe eta haiei atxiki gabe badaude, nahitaez desjabetuta. Lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan jasotako baldintzak betetzen badituzte, lursail horietan eraikitzen diren eraikinak zuzkidura bizitokitzat joko dira.

Bosgarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Orioko Udalak uste dute etxebizitza publikoa udalerrian sustatzeko gauzatzen duten politika bateratua osatu egin behar dela zuzkidura bizitokien sustapen berrien exekuzioarekin.

Helburu horiek betetzeko, Orioko Udalak doan lagako dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari lehen deskribatu den eta Donostiako 4. Zenbakidun Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen 4036 finka.

Etxebizitzen gaineko indarreko araudiak ez duenez aurreikusten aipatu Lurzoru Ondare Publikoa osatzen duten ondasunak doan eskuratzeko kasu edo prozedurarik, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak onartutakoa) horretarako xedatutakoa beteko da.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 38. artikuluaren arabera, doan lagatako ondasunak eskuratzen direnean, onarpena haien titulartasuna izango duen sailak erabaki beharko du, Gobernu Kontseiluak baimena eman ondoren, baldin eta, besteak beste, eskuratzeak baldintza edo erabilera-konpromiso bereziren bat badakar berekin eta baldintza edo erabilera horrek gasturen bat badakar, eta organo eskudunak, kasu honetan bezala, doako lagapena onartzeko interes publikoko arrazoiak ikusi baditu.

Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Lankidetza Hitzarmen honen helburua da Orioko udal-mugartean zuzkidura bizitokien sustapena ahalbidetzea, 4.1.13 –Anibarko Portua– eremuko 1. Partzelan.

Bigarrena.– Orioko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak adostu dute Orioko 4036 zenbakidun finkan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zuzkidura bizitokien sustapenerako erabiltzea.

Orioko Udalak Orioko 4036 zenbakidun finkaren zati bat kargarik gabeko lagapena egiteko hitza ematen du, doako lagapena egiteko dagokion akordioaren bidez. Finka Donostiako 4. Zenbakidun Jabetza Erregistroan dago erregistratuta (1353 liburukia, 94 liburua, 175 orria). Partzelaren deskripzioa hurrengoa da:

«Número Uno-Local comercial número uno, sito en planta baja del edificio señalado con los números 30, 31 y 32 de Anibarko portua, en Orio. Ocupa una superficie útil de doscientos sesenta y seis metros cincuenta y nueve decímetros cuadrados. Linda: Norte, fachada a la carretera nacional 634; Sur, porche y portales; Este, escaleras de acceso a la planta de sótano; y Oeste, zona verde y rampa de acceso de vehículos a la planta de sótano. Se le asigna una cuota de participación en los elementos comunes del edificio de tres enteros setenta y siete centésimas de otro entero por ciento (3,77%)».

Hitzarmen honetan zehaztutako ondare-eragiketa burutzeko dagokion baimena lortzea izango da baldintza, hala ezartzen baitu azaroaren 6ko 2/2007ko Legegintza Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bere aldetik, hitz ematen du lagapen hori Gobernu Kontseiluak onartzeko tramitazioa egingo duela.

Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa eskritura publikoan formalizatuko da, adierazitako doako lagapena baimentzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren egunetik zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hurrengo konpromisoak hartu ditu:

– Hitzarmen honetan aurreikusitako zuzkidura bizitokiak burutzeko beharrezkoak diren agiri teknikoak idaztea.

– Hitzarmen honetan aurreikusitako zuzkidura bizitokien obrak kontratatzea eta exekutatzea.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zin egiten du zuzkidura-bizitokiekin lotutako eraikuntza -lanak 4 urteko epean amaituko dituela, doako lagapena eskritura publikoan formalizatzen denetik aurrera. Hala ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahalko dute hura luzatzea, betiere Hitzarmenaren indarraldia gainditu gabe.

– Jardunean sortuko diren hondakinak horien kudeaketa arautzen duten printzipioen arabera kudeatzea, hau da, horiek baloratzeari emango diola lehentasuna (ezabatzeari baino).

– Obraren ondorioz sor daitekeen eragina murrizteko eta neurri egokiak hartuko dituela. Edonola ere, obraren ondorioak jasan ditzaketen udal-titulartasuneko ondasunak beren hasierako egoeran utziko dituela bermatzeko.

Aipatutako jardueretatik ondorioztatzen diren gastuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ordainduko ditu.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ordaindu beharko ditu aipatutako finka doan lagatzearen ziozko eskuraketari lotutako ondare-eragiketa Jabetza Erregistroan inskribatzearen eta eskriturak egitearen ondoriozko gastuak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga salbu.

Lankidetza Hitzarmen honetan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren eta egonkortasuna eta finantza-iraunkortasunari buruzko printzipioak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoak dituen erabilgarrien baldintzapean egongo dira.

Laugarrena.– Orioko Udalak hurrengo konpromisoak hartu ditu:

– Hitzarmen honetan jasotzen den finkaren zati bat bananduko da, alegia, gutxi gora behera 30 m2 azalera bananduko da erabilera soziala izan dezan. Udal agintaritzak banaketa zehaztu aurretik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, zuzkidura bizitokien exekuzio proiektua prestatu eta gero, hurrengoa adieraziko dio aipatutako agintaritzari: banaketa gai izan behar den azalera. Horrekin batera dagokion planoa ere bidaliko da.

– Obrak burutzeko beharrezkoak diren udal lizentziak lau hilabeteko epearen barruan izapidetzea, etxebizitza arloan eskumena duen organoak aurkeztu duenetik hasita.

– Partzelari dagokien segurtasun eta mantentze neurriak hartzea, zuzkidura bizitokiak eraikitzeko lanei hasiera ematen zaien bitartean.

– Hitzarmen honetan aurreikusitako Zuzkidura bizitokiak eraikitzeko beharrezkoak diren jardunei Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga arautzen duen udal ordenantzan sustapen publikoko gizarte laguntzako etxeen promozioarekin zerikusia duen erakuntzari aplikagarri zaion % 2ko karga mota aplikatzea.

– Salbuetsi egingo du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 207. artikuluan araututa datozen hirigintza-lizentziengatik dagozkion tasak ordaindu beharretik (horien artean daude lokalak irekitzeagatiko lizentzia, garajeak, erregaiak biltegiratzea, galdara-aretoak, informazioaren tratamendu eta komunikazio zerbitzuak eta abar), betiere Hitzarmen honen helburu diren babes publikoko etxebizitzak sustatzeko beharrezko direnak.

– Ez dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, administrazio publikoa den aldetik, inolako finantza-bermerik jartzeko eskatuko, aplikatu beharreko araudian eska daitezkeen fidantza edo bermeak osatzeko, batez ere obrak egitean ukitu daitezkeen udal-agintaritzaren titulartasuneko ondasun higiezin edo higigarriak ordezkatzearekin edo hondakinak kudeatzearekin lotuta.

Orioko Udalak hartuko ditu bere gain klausula honetan hartutako konpromisoetatik etorritako gastuak.

Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu du zuzkidura bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Orio dela deklaratzeko. Udalerri horretako herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak.

Hala ere Orioko Udalak Programa horretan barne hartutako zuzkidura bizitoko zehatzen hautaketa-prozedura horretatik salbu egotea proposa dezake, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du horien esleipen berezitua egiteko, baldin eta udal jarduera urbanistikoen eraginpean dauden pertsonen faboretan egiten bada.

Esleitu ez dela-eta, bizitokiren bat soberan geratzen bada, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zehaztuko du dagokion Eginkizun-Arloko zer udalerri eta/edo pertsona dauden horretan interesatuta, hartarako emandako Aginduaren bidez.

Seigarrena.– Bi Herri Administrazioek beharrezkotzat hartzen dute Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea. Batzordearen eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, zuzkidura-bizitoki hauen sustapena egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

Aipatutako Jarraipen Batzorde hori lau kidez osotuko da. Alderdi bakoitzak bi proposatuko ditu.

Hitzarmen honetan aurreikusi ez bada, Jarraipen Batzordearen funtzionamendua Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko tituluko II. kapituluko 3. sekzioan ezarritakoari jarraituko dio.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honek izaera administratiboa dauka, eta, beraz, berau interpretatu, aplikatu eta betearaztearekin edo beronen ondorioekin lotuta sor daitezkeen alderdi guztiak ezagutzea administrazioarekiko auzien jurisdikzioari dagokio, aurreko klausulan aurreikusitako bidea amaitu denean.

Hitzarmen hau kontratu publikoen indarrean dagoen legediaren aplikazio eremutik kanpo geratuko da, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen Espainiako ordenamendu juridikora) 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, lege horren printzipioak aplikatu ahalko dira egon daitezkeen zalantzak edo atzeman daitezkeen hutsuneak ebazteko.

Zortzigarrena.– Lankidetza-hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa izango da, hura sinatzen denetik aurrera. Aurreko atalean aipatutako epea amaitu aurretiko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahalko dute hura luzatzea, beste lau urteko aldi baterako gehienez, edo hura azkentzea.

Bederatzigarrena.– Hitzarmen hau edozein unetan berrikusi, eta badagokio aldatu, ahal izango da alderdietako batek hala eskatuta eta, hala badagokio, aldatu egingo da sinatzaileen aho batezko erabakiaren bidez, hitzarmenari dagokion gehigarria sinatuz.

Hamargarrena.– Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea hitzarmena deuseztatzeko arrazoia izango da, eta aldeak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste aldeari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.

Halaber, hitzarmen hau bertan behera uzteko arrazoiak izango dira bere izaeraren ondorioz indarrean dagoen legedian aurreikusten direnak.

Hala eta guztiz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hitzarmen honetan aurreikusitako sustapenean atzera egin ahalko du, aurreko paragrafoan aurreikusitako kalte-ordaina ordaindu behar izanik gabe, baldin eta, sortzen diren arrazoien ondorioz (adibidez, hirugarren pertsonek eskuraketaren xede diren ondasunak okupatzearen ondorioz), hori gauzatzea bideraezina bada.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Orioko Alkate-Udalburua,

JOSE ÁNGEL ZALDUA IPARRAGIRRE.


Azterketa dokumentala