Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2019ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2096

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez plazaratzen baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdia.

2017ko urriaren 17ko Aginduak arautzen du Bideratu Berria programa (2017ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak.

Aipatu aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, egoki da, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko, 2019ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 10. artikuluan xedatutako ahalmena erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (aginduaren bidez ezartzen dira krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak).

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Abenduaren 22ko 5/2017 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekonturik badagoenez, 2019ko ekitaldirako luzatu baita, eta Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren IX. tituluan aurrekontu-luzapenaren erregimenari buruz jasotzen denaren arabera (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartua), kreditu nahikoa dago deialdi honetara bideratzeko. Gauzak horrela, 2.400.000 euro dira 1. artikuluan azaldutako xedera bideratzen diren baliabide ekonomikoak.

Deialdi honi lotuta emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, eguneratutakoan sortutako kopurutik gorakoa. Aipatutako zenbatekoa agortzen bada, ez da dirulaguntza gehiago emango, eta, beraz, handik aurrera, ebazpen honek ez du ondoriorik izango. Horrelakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Eskabideak, aurkezteko epea eta modua.

1.– Ebazpen honetatik eratorriko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta bestelako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.

2.– Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko jarraibideak eta gainerako ereduak eskuragarri daude egoitza elektroniko honetan: http://www.euskadi.eus/industria. Era berean, espedienterako sarbidea eta eskabidearen osteko gainerako izapideak kanal elektronikoaren bidez egingo dira, helbide honen bitartez: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

3.– Deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da; amaitu, berriz, 2019ko irailaren 30eko 15:00etan, betiere bigarren artikuluan adierazitako zenbatekoa lehenago agortzen ez bada.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 15a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala