Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2019ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2079

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batzuetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 6ko Aginduak Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen du (2019ko otsailaren 15eko EHAA).

Kontuan izanda 2019ko otsailaren 6ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio-batzorde bana osatuko dela, batzorde horrek ebazpen-proposamena emango duela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait balorazio-batzordetako kideak izendatzea, zehazki Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetakoak, eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

A) Antzerkirako testuak sortzeko laguntzak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Ainara Unanue García.

– Julia Marin Arteaga.

– Borja Ruiz Osante.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria)

E) Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko laguntzak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Idoia Sobrino López.

– Xabier Etxaniz Erle.

– Jasone Osoro Igartua.

– Pako Aristi Urtuzaga.

Idazkaria: Marta Merino Ortiz de Landaluce (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria)

F) Euskarazko ipuin eta nobela laburrak sortzeko dirulaguntzak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Idoia Sobrino López.

– Xabier Etxaniz Erle.

– Jasone Osoro Igartua.

– Pako Aristi Urtuzaga.

Idazkaria: Marta Merino Ortiz de Landaluce (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala