Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2019ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2074

IRAGARKIA, 1024.001 kode-zenbakiko idazkari lanpostua, Aldundiaren Idazkaritza Orokorreko Zerbitzuko buruarena, izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko apirilaren 26ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (49. zk.), deialdi bat argitaratu da, hain zuzen ere 1024.001 kode-zenbakiko idazkari lanpostua, Aldundiaren Idazkaritza Orokorreko Zerbitzuko buruarena, izendapen aske bidez betetzeko dena.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskabideak, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen duen edozein bide erabiliz aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

Lourdes Martínez de Lagos Manzana.


Azterketa dokumentala