Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2019ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2054

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 916/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 916/2018 prozedura arrunta bideratu da, Caixabank Consumer Finance EFC SAk eskatuta, Miguel Angel Rey Rivadullaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Haizea González Barreira epaitegietako prokuradoreak demandatzaile gisa eta Caixabank Consumer Finance EFC SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Miguel Ángel Rey Rivadulla kondenatzen dut Caixabank Consumer Finance EFC SAri hogeita bi mila bostehun eta hogeita zazpi euro eta berrogei zentimo (22.527,40) ordaintzera.

Miguel Ángel Rey Rivadulla kondenatzen dut Caixabank Consumer Finance EFC SAri ordaintzera kondenaren zenbatekoaren legezko interesak, demanda jarri zen egunetik aurrerakoak.

Miguel Ángel Rey Rivadulla kondenatzen dut prozedura honen gastuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0011 0000 04 0916 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Miguel Angel Rey Rivadulla demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau Gasteizen, bi mila eta hemeretziko apirilaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana