Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2019ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2039

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 15ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda. Ebazpen horren bitartez argitaratu zen 2018an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2018ko deialdia.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen 2018an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2018ko deialdia (2018ko abuztuaren 30eko EHAA, 167. zk.).

Dirulaguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2018ko ekitaldian Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 6ko Ebazpenak ezarritako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Ebazpen horren bitartez argitaratu zen 2018an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2018ko deialdia.

Barakaldo, 2019ko martxoaren 15a.

OSALANeko zuzendaria,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala