Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2019ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2025

310/2019 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena, adierazitako zerbitzu erakundean Kardiologia Zerbitzuko burua den aldetik, Ignacio Lecuona Goya jaunaren kargu-uzteari buruzkoa.

AURREKARIAK

1.– Osakidetzan, giza baliabideak kudeatzeko programa informatikotik ondorioztatzen den eran, 1985eko abenduaren 16tik aurrera, lehenik Galdakao-Usansoloko Ospitalean eta ondoren Barrualde-Galdakaoko ESIan, Ignacio Lekuona Goya jauna Kardiologiako zerbitzuburuaren karguan jardun du.

2.– 2019ko martxoaren 11n, erretiroa hartu du. Beraz, 2019ko martxoaren 10eko lan-jarduna amaitutakoan, Barrualde-Galdakaoko ESIan Kardiologiako zerbitzuburuaren kargua utzi zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari kudeatzaileen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotakoak, eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ignacio Lecuona Goya jaunaren kargu-uztea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Kardiologia Zerbitzuko burua den aldetik, erretiroa hartu duelako.

Bigarrena.– Adostutako kargu uzteak erabateko ondorioak izango ditu 2019ko martxoaren 10eko lan-jarduna amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Galdakao, 2019ko martxoaren 13a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari kudeatzailea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala