Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1915

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-3/2019-S zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Arrikibar 2001, S.L. (B95161238 IFZ) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2019ko martxoaren 18an instrukzio-egileak ebazpen-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan, zeina ireki baitzen osasun-araudiaren arau-hauste posible batengatik.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (aholkularitza juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko apirilaren 5a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala