Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1898

338/2019 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Alejandro L. de la Serna Rama jaunari ikasketaburuaren zereginak esleitu zaizkio, lanaldiaren % 30eko dedikazioarekin.

EGITATEAK

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 752/2018 ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakaoko ESIko Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpen hori 2018ko abuztuaren 21eko EHAAn argitaratu zen.

2.– Horretarako irekitako epean –2018ko irailaren 19an amaitu zen–, interesdun bat baino ez zen aurkeztu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 989/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 752/2018 Ebazpenean egindako akatsak zuzentzen dira. Ebazpen hori Galdakao-Usansoloko Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa da. Akatsak zuzentzeko ebazpena 2018ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen, eta honela zioen: Hautaketa Batzordeari buruzko atalean, hauxe dioen lekuan: «Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari medikoa, batzordeburu gisa arituko dena», zera esan behar du: «Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea, batzordeburu gisa arituko dena».

4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 990/2018 Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuko batzordea izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Osasun Prestakuntza Espezializatuaren ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko. Aipatutako Ebazpena 2018ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen.

5.– 2019ko martxoaren 12an, kudeaketarako memoria-proiektua jendaurrean jarri zen, eta interesdunaren merituak baloratu ziren. Alejandro L. de la Serna Rama jaunak erakutsitako ezagutza akademikoa eta profesionala aintzat hartuta, Hautaketa Batzordeak berorri esleitu dizkio (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan) Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren zereginak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 3. arau komuna; lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alejandro L. de la Serna Rama jaunari esleitzea (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan) Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren zereginak, lanaldiaren % 30eko dedikazioarekin.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2019ko martxoaren 13tik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, ikasketaburuei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena izango da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro-aldiro aztertuko direla.

Laugarrena.– Hautaketa Batzordea eratzeko prozedura berari jarraituta, batzorde berri bat eratuko da, goian aipatutako ebaluazioa egin dezan lau urtean behin. Behin ebaluazioa eginda, batzorde horrek ikasketaburua bere eginkizunetan berretsi ahal izango du edo kargutik kendu. Ebaluaziorako, kontuan hartuko da Zentro edo Unitatearen Plan Estrategikoan eta Irakaskuntzako Kalitatearen Kudeaketarako Planean jasotako irakaskuntzaren inguruko helburuak bete diren ala ez.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2019ko martxoaren 22a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala