Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1897

AGINDUA, 2019ko apirilaren 3koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebazteko.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2019ko otsailaren 4ko Ebazpeneren bidez (2019ko otsailaren 11ko BOE) egindako deialdiko lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragarritako notariotzak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik baitaude, betetzeko notario hauek izendatzea:

Bilboko Notariotzarako, Nicolás Almarza Ayarza jauna (notariotza hori hutsik geratu da José María Fernández Hernández jaunak erretiroa hartu duelako).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala