71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1868
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluan dago xedatuta fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izateko.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da 15359077E NANaren titularrak egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, 2011ko maiatzaren 30ean F201100599 zenbakiaz erregistratu zena, B motako enpresa operadore gisa, zertarako eta bi hileko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzudan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.