Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1866

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez zorraren likidazioa egin eta zor hori biltzeko prozedura hasten baita.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamenduaren 44.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, artikulu beraren 1. apartatuarekin lotuta, zergagarriak ez diren zorrak epe hauetan ordaindu beharko dira:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, jakinarazpen-egunetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, jakinarazpen-egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Zorraren zenbatekoa, borondatezko aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontuan ordainduko da –diruzaintzaren arloko sail eskudunak xede horretarako baimendu behar izan du kontu hori–.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala