Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1859

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 716/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 716/2018 prozedura.

Demandatzailea: Isabel Elena Boddien Buate.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Marcos Bokesa Motoma.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

168/19 epaia, 2019-03-26koa, seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 716/2018 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Isabel Elena Boddien Buatek eskatuta, Marcos Bokesa Motomaren aurka.

Marcos Bokesa Motoma demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala